Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

KOTXEAK

31/05/2007 GMT 1

KOTXEAK NAFARROAN

decerio @ 15:43

Nafarroak kotxeekin duen lotura estuena Volkswagen fabrikari zor dio, urtero 230.000 "polo" modeloko ale produzitzen baiditu modelo hori Iruñatik Espainiara zein Frantziara esportatzeko.

Ala ere, Volkswagen fabrika bat Nafarroan egoteak ez du esan nahi bere "polo" modeloa Nafarroan kotxe salduena izatea, izan ere azken urteetan Nafarroan gehien saldu duen marka Peugeot izan da batez ere "307" modeloarekin. Horren atzetik Renault, Citröen eta Opel dira Nafarroan salmenten nagusitasuna duten markak.

Kotxe deportiboen salmentei begira BMW eta Porsche dira Nafarroan eros daitezkeen kotxe deportiboak, Ferrari bezalako marken konzesionarioak ez baidaude. Horregati bi marka deportibo hollek dira Nafarroan gehien ikusten direnetakoak.

26/05/2007 GMT 1

AURKEZPEN OROKORRA

decerio @ 10:34

Kotxei buruz gehiago jakin nahi?? Hemen marka deportibo hoberenen informazioa, hiritzia, argazkiak eta bideoak ikusi ahal izango dituzu beraien arteko lehia hobeto ezagutzeko, horietaz gain F1 txapeldun izan direnei buruzko artikuluak agertzen dira, horien artean Ayrton Sennaren orohitzapenean eginiko bideoa.

Informazioa faltako balitzaizu gure loturetan kotxei buruzko web bat eta beste blog bat aurkituko dituzu.

Fernando Alonso, bitan munduko F1 txapeldun, azkeneko aldiz 2006an

decerio @ 10:20

Fernando Alonso 2006ko F1 txapelketan  bigarren aldiz irabazi zuen historiako piloto hoberena izan denaren erretiratze urtean, Michael Schumacher.

Urte hartako munduko txapelketa FIA-ren erabaki polemikoengatik, Boxes-en hutsengatik eta Ferrari eta Renault-en arteko lehia bortitzarengatik markatua izan da.

Azkenean piloto asturiarra arrakastatsu atera zen bere kalitatearengatik, bere talde onarengatik eta bere monoplazarengatik, seguraski txapelketako kotxe fidagarriena izan baitzen.

22/05/2007 GMT 1

AYRTON SENNAREN MEMORIAN...

decerio @ 21:31


Bideo honetan Ayrton Sennaren bizitza eta bere lehiaketa hastapenak ikus daitezke, horretaz gain bere bizitzarekin amaitu zuen istripua Monza-ko zirkuitoan eta Tamburello kurban nola izan zen ikus daiteke bere heriotza momentuaren eta 13 urte geroago.

15/05/2007 GMT 1

Ayrton Senna (bizitza eta izandako garrantzia)

decerio @ 13:19

Sao Paolon jaio zen 1960ko Martxoaren 21ean. 1994ko Maiatzaren 1ean hil zen Imolako Enzo Ferrari zirkuitoan gidatzen ari zela. 1988, 1990 eta 1991ko mundu txapelketak irabazi zituen eta horietaz gain bi azpitxapelketa. Bere kirol bizitzan ordurarteko rekord guztiak sahiestu zituen, baite "POLE POSITIONS" gehienea ere. Bakarrik Michael Schumacherrek lortu zuen rekord hori beranduago sahiestea. Lau urte zituela kart bat izan zuen eta zortzi urterekin bere lehenengo kart lasterketa irabazi zuen hura baino jende helduagoren kontra. Geroago Formula Ford-en gidatu zuen Britania Handian eta han izan zen non Frank Williams-ek begiratu zuen eta geroago bere F1 taldeko nagusia izango zena. Bere lehen taldea Toleman izan zen, gero Lotus, beranduago Mercedes-Mclaren eta azkenik Williams.
Bere heriotza latza Imolako Tanburello bira famatuan izan zen non Ayrtonek 300km/horduko abiadurarekin talka egin eta suspentsioaren pieza bat kaskoa zulatu zion. Lasterketa suspenditu zen, trakeotomia bat egin behar izan zioten zirkuituan bertan eta geroago helikoptero batek hospitalera eraman zuen. Hasieran koman gelditu baina geroago hil zen.

10/05/2007 GMT 1

NIRE IRITZIA

decerio @ 14:37

BMW: Kotxe dotoreak, praktikoak eta onak dira (mekanika eta kontrol aldetik). Motorren arloan berriz onak eta dotoreak dira baina bidai motorrak produzitzen dituzte bereziki. Prezioa altua da, bakarrik poltsiko gutxi batzuen eskura dago baina automobil hauen ezaugarriak ikusita prezio egokia daukatela uste dut.

PORSCHE: Oso kotxe potente,bizkor eta dotoreak dira. Ez dut uste oso praktikoak direnik zeren naiz eta egoera guztietarako modeloak dauden bereziki aberastasuna adierazteko eginak daude bai hirian bai bidaietan. Prezioa altua da, ez da harritzekoa beren mekanikaren ahalmena eta automobilaren dotorezia ikusita.

LAMBORGHINI: Kotxe izugarri potente, bizkor eta dotoreak dira, bakarrik asfalto lauerako eginak daude eta bertan oso onak dira. Bere praktikotasuna ia nulua da beren mekanikaren potentzia oso bizkor desajustatzea eta tailerrera ia astean behin joatea bait dakar. Oso garestiak dira, ezin dira edonon ikusi oso jende gutxik kotxe hauek erosteko ahalmena baidu.

FERRARI: Izen hau entzutean potentzia datorkigu gogora. Beren bizkortasuna eta dotorezia Lamborghini-koekin konpara daiteke eta horregatik lehiakideak izan dira betidanik. Ez dira oso praktikoak, hauek ere asfalto lauean ibiltzko dira eta segun zein modelo astean behin tailerrera joatea eskatzen du mekanika berajustatzeko. Ezin dira edonon ikusi beren prezioak oso pertsona gutxik erostea eragiten baidu.

MASERATI: Naiz eta Ferrariren familiakoa izan eta potentzia bere ezaugarrietako bat izan, dotorezia da bere ezaugarririk nabarmenena eta Porscheren asmo berdinarekin eginak daude (aberastasuna erakusteko), ala ere ez dauka Porscheren adina modelo egoera ezberdinetarako. Dena den Porsche-ak baino gutxiago ikusten dira eta Ferrariren familiakoa izanik bere prezioa altua da.

BMW

decerio @ 13:23

Lehen mundu gerraren ondoren Alemaniari hegazkin motorrak egitearen eskubidea ukatu zioten eta trenentzako frenoak egitera ekin zioten. 1923ean automobilak egiteari ekin zioten motorrekin hasiz. Bigarren mundu gerran alemaniar armadari motorrak eta hegazkinak eman zizkieten. Bigarren mundu gerraren ondoren Munich-eko lantegia berreraiki behar izan zuten produkzioa berriro egiteko. 1952 automobilak gaur egun arte egiteko egiten hasi zituzten motorren produkzioa bertan behera utzi gabe.

BMW BIDEOA

decerio @ 13:06


BMW 335aren aurkezpena Suizako Alpeen errepide biratsuetan.

09/05/2007 GMT 1

MASERATI BIDEOA

decerio @ 17:17


Masseratiren azken modeloaren aurkezpena, "GranTurismo" berriak bere elegantzia eta batez ere teknologia aurreratuena ditu ezaugarri nagusitzat.

MASERATI

decerio @ 17:10

1914an sortu zen Bolognan Alfieri Maseratiren eskutik. Bere marka simboloaren sardea Bolognako Neptunoren plazako sardean inspiratua dago. 1937an Adolfo Orsik marka eskuratu zuen eta automobilaren luxuari garrantzia ematen hasi zion. 1968an Citröenen eskutara igaro zen eta honek 1975an birsaldu egin zuen. Alessandro Tomasoren konsorzioa (jabe berriak) garai guztietako automobil interesgarrienetakoak sortu zituen Afrikar eta Asiar haizeen izenak emanez:Ghibli, Kashmin, Bora, Kyalami...
1993an Fiaten eskuetan amaitu eta honek Ferrariren propietate exklusiboa izendatu zuen 1999an.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!